Karate eskolaren ezaugarriak

Oinarrian Karate-Kempo eskola da “Shin-do Jinen Ryu” estiloan “Ryobu-kan” eskolarekin duen harreman zuzenatik datorkiona. Sei-Shin-Ryu estiloaren osagarriak izan daitezkeenak honako hauek dira: Ko-budo (armetan trebakuntza), Ju-jitsu (norberaren defentsa) eta Iai-do (japoniar ezpataren erabilera) eta garapen oso bat bilatzen du. 

Espainian, Kazuo Kikuchi maisuari ikasitakoari eusten dio Koichi Yaekazura, ahal den neurrian eta betiko Karate-ren barruan.
Sei-Shin-Ryu eskolaren helburua eta arrazoia honako hauetan oinarritzen da: “Askatasuna”, “Norberaren garapena”, “Indarkeriarik gabeko Pakea” eta “Independientea” da. Karateari buruz daukan ideia orokorra da eta beraz, osotasun bat bezala ulertzen du gauzapen zuzeneko tekniketatik, Ko-budo, Ju-jitsu eta Iai-do-raino. Halaber, giza-gorputzeko 86 puntu garrantzitsuenen inguruan egiten du lan. Teknika hauek borroka batean aplikatzea oso arriskutsua zenez, Sei-Shin-Ryu estiloak debekatua zuen beste estilo batzuen aurka aritzea.

Garapenaren araberakoa da lana eta hastapenetan oinarriak eta potentzia lantzen diren bitartean -bai erasoan “atemi”, bai defentsan “uke”, aurreragoko mailetan eta goi-mailetan batez ere, ez da bilatzen geldiketen indarra eta ikusgarritasuna, beste estilo batzuetan bezala, taisabaki-lana (erasoei bazter egitea) baizik, gune garrantzitsuetan eta junturetan eraso bortitzak eginez.

Sei-Shin-Ryu estiloaren ezaugarri nagusiak bizkortasunataisabakia (erasoei izkin egitea) eta goiko posturak.
Lan honek isla ona dauka “TAISABAKI” eta “ZENGO-ITSEN-NAIFANCHIN” katetan. Naifanchin katak:

Taisabaki Katak Shyo-dan, Ni-dan, San-dan, Yo-dan, Go-dan.
Naifanchin Katak Zengo itsen, Shyo-dan, Ni-dan, San-dan.

MAAI (distantzia)

Distantzia luze samarra da EN-KYORY (Shorin-Ryu era), beste batzuk ere lantzen badira ere: CHYU-KYORY (ertaina), KIN-KYORY (hurbil), SAI-KYN-KYORY (oso hurbil).

KOKYU (arnasketa)

Arnasketa naturala da, bere teknikekin batera, uke (arnasa hartzea) eta atemi (arnasa kanporatzea), dagokien blokeoekin.

Bi arnasketa mota lantzen dira:

1. Nogare: soinurik gabeko arnasketa lantzen duen teknika, Shuri (Pinan, Naifanchin) eta Tomari (Wan-Su, Sei-Ru, Rojai) katak egiten direnean erabiltzen direnak.

2. Ibuki: soinurik gabeko arnasketa lantzen duen teknika. Naha jatorriko teknikari (Seienchim, Geiki-sai, San-chin, Sei-pai) lotutako lanetan eta kata ihaurduretan lantzen da hau.

DACHIS (posizioak)

Posizioak altuak eta naturalak izaten dira batez ere.

Posizio ohikoenak honako hauek izaten dira: Nekoashi dachiZenkutsu dachiShiko dachi y Kokutsu dachi.

ASHI-SABAKI (kokapen-mugimenduak)

Garrantzi handia ematen zaio aldaka bere altuerari eusteari. Kokapen-aldatze ohikoenak honako hauek dira:

Tsugi-ashi: Kokapena aldatzeko bi oinak elkartu eta atzeko oina ez zaio aurrkoari aurreratzen.

Suri-ashi: Posiziari eutsiz, aurreko oinaz egindako kokapen-aldaketa.

Ayumi-ashi: Kokapen-aldaketa arrunta, erasoko aldaka aldatuz.

Tobi-ashi: Salto bidez egindako kokapen-mugimendua.

Taisabaki: Oinek borobilean edo diagonalean egiten duten mugimendua, areroiaren erasoaren aurrean hutsunea sortzea helburu duena. 

CHAKUGAN/ME-SEN (begirada)

Honako lan hauetan erabiltzekoa:

Shuri-te eta Tomari-te katetan begirada eta teknika bateraerabiltzen dira.

Naha-te katetan, erasotu nahi den puntuan begiratu egiten da lehenbizi, eta ondoren erabiltzen da teknika

UKES (defentsak)

Defentsa ohikoenak honako hauek dira:

Shuto uke: Goitik beherako mugimendu borobila eginez gauzatzen da, 45 graduko irteera duena.

Soto uke/Uchi uke: Bi teknika hauek kontrajarriak dira gure estiloan, Soto (kanpoaldera) eta Uchi (barrualdera) kontzeptuak hartzen baitira.

Taisabaki: “Gorputzaren kontrola”. Kokapen-aldaketa baten bidez arerioaren erasoa ekiditzea ahalbideratzen du. Lana naturalagoa da eta kokapen-aldaketaren eta erantzunaren arteko aldea ahalik eta laburrena izatea bilatzen du. Batzuetan, eta goi-mailako gerrikoek beti ere, defentsa eta aurretiko erasoa batera egiten dituzte. Defentsak era naturalean egiten dira, taisabakiz, arnasketa azkar eta motzaz, eta honek defentsak indar handiagoz eta arinago gauzatzen laguntzen du. 

KOSHI (aldaka)

Aldaka lantzeari garrantzi handia ematen zaio eta, beraz, teknika eta norabide guztietan lantzen da, baita hauei dagokienez erabilpen egokia ere. Aldaka-lan batzuk honako hauek dira:

Jyun Kaite teknikaren alde
Giaku Kaiten teknikaren aurka
Mae Kaiten parez pare
Zen-go zeharkako edo diagonalean egindako mugimendua

GERIS (oina edo hankako teknika)

Normalean oina edo hankako teknikak lau mailatan gauzatzen dira, gehienak chyu-dan eta gedan mailatan egiten badira ere.

Yo-dan Goi aldeko teknikak (burua)
Chyu-dan Erdi-aldeko mailak (gerria)
Ge-dan Behe-aldeko teknika (izterrak)
Sai Ge-dan Oso behe-aldeko teknikak (fumikomi)

Mugimendu borobilak eta jauziak (tobi-geri) ere erabiltzen dira. Yodan mailako ostikadak kirol mailako karateri begira erabiltzen dira. Kihon teknika gehienetan Koshi-z egiten da eraso. Kumite tekniketan haisoku-z erasotzea zilegi da. Oso teknika berezia behatzen behealdearekin (koshi) egiten den Kin geria da.

GRABITATE ZENTROA

Bere tekniken arabera, lau mailatan lantzen da:

YO-DAN (goikoan).
CHYU-DAN (erdikoan).
GE-DAN (behekoan).
SAI-GE-DAN (oso behekoan).

HASTAPENAK
KOTEI-WASA teknikak (kokapen berean). Lehenengo bi hilabetetik aurrera HOKEI katak ikasten dira, shyoto-kan-ekoen (taikyoku) antzekoak. Arnasketa naturala eta hastapena lantzen dira. “Kihon” teknikak erraza samarrak dira, oinarria ondo lantzea bilatzen baitute. Teknikak Nogare arnasketarekin egiten dira.

OINARRIZKOA
IDO-WAZA teknikak (kokapen aldaketa). SHURI-TE estiloko PINAN (HEIAN) katak ikasiaz hasten dira. Kata hauen mugimenduak azkarrak eta arinak izaten dira.

ERTAINA
TAISABAKI (izkin egitea) lantzen hasten dira eta TOMARI-TE estiloko katekin hasten dira. Hauek SHURI-TE estilokoak baino motelagoak dira. Teknika gehienak marra zuzenean egiten dira, borobil estiloko teknikak ere aurki baditzakegu ere.

GOI-MAILAKOA
NAHA-TE estiloko “SHOREI-RYU” katak lantzen dira. Estilo honetan posturak ez dira gehiegi aldatzen eta eskua zabalduta erabiliz teknika asko lantzen du. Hankekin erabiltzen diren teknika gehienak chyudan eta gedan mailatan egiten dira. Bbunkai kumite-n taisabaki mailako lanarekin gauzatzen dira teknikak. Teknikak borobilekoak dira eta maila honetan teknika multzo osoa arnasketa gogorraz -Ibuki- egiten dira.

GOI-MAILAKO HELDUAK
Txinar jatorriko katak ikasten dira eta horietako batzuk ezagutzen ez diren irakasleenak dira.

Gurekin kontaktatu

Kontaktatu
Kontaktatu