Karatearen Ideia Orokorrak2018-03-15T13:32:31+00:00

Karatearen ideia orokorrak

KARATE-DOaren JATORRIA ETA ESANAHIA

Karate-do-k ere beste arte martzial guztiek daramaten bide bera darama. K.A.ko 3000 urtean Indiako tenpluetatik Txinara iragan zen, baina datu historikoak gure Aroko 450 urtekoak dira. K.O.go 600 urtearen inguruan Okinawa irlara iragan zen eta bertatik XIX. Mendeaaren bukaeran Japoniara iritsi zen eta hemen, MABUNI, FUNAKOSHI, MIYAGUImaisuak eta beste batzuk hasi ziren garatzen eta arautzen egun karate moderno gisa ezagutzen duguna.

Garapen fisikoari Budismo-Zen-en espiritu-mailako iharduerak eta maisuen ezaguera gehitzen zaizkio.

KARATE-Dok “armarik gabeko borrokabidea” du esanahia.
KARA = hutsik
TE = esku
DO = bidea

Nolanahi ere, KARA hitzak gure barnearen edo gogoaren garbitasuna eta oreka islatzen du eta eragin moral txar guztietatik aske izatea ere bai. KARA gure barruko hutsunea da.

Seiza Belauniko, oinlepoak zoruan jarrita (mutilak, hankak 45 graduko separazioarekin eta neskak hankak elkartuta).
Anza Eserita, hankak gurutzaturik.
Heisoku-dachi Hankak tente, oinak paralelo elkarturik aurrera begira.
Kaihei-dachi
(Musubi-dachi)
Hankak tente eta orpoak elkarturik, oinen puntak 45 graduko anguluan.
Heiko-dachi Hankak aldendurik, oinek hartutako zabalera sorbaldena bera da, hauek paralelo eta aurrera begira daude.
Hachiji-dachi
(Soto-hachiji-dachi)
Hankak aldendurik sorbalden zabalera berean, oinetako puntak 45 graduko anguluan.
Zenkutsu dachi Atzeko hanka zabal-zabalik dago eta bere oina lurrean ondo jarrita eta 45 graduko anguluan kanporuntz; aurreko hanka flexionaturik dago eta bere belauna oinlepoarekin perpendicular, zabalera aldakarena da
Shiko-dachi Hankak sorbalden zabaleraren doblea zabalduta eta flexionaturik. Oinetako behatzak 45 graduko anguluan.
Moro-dachi Oinen arteko zabalera sorbaldek duten bera da eta luzeera aurreruntz emandako urrats batena. Normalean aurreraturik dagoen oinaren orpoa eta atzean dagoen oinaren behatzak batera egoten dira.
Neko-ashi-dachi Aurrean dagoen hanka flexionaturik dago eta oinaren koshiren gainean presiorik gabe jarrita; atzekoa, berriz, oso okerturik eta oina 45 gradutan kanporuntz dago; bien arteko luzeera urrats batena da gutxi gora behera.
Kosa-dachi Atzeko hanka aurrekoaren atzetik gurutzatzen da eta soina aurrera begira.
Kake-ashi-dachi Atzeko hanka aurrekoaren atzetik gurutzatzen da eta soina hanmi-n dago.
Ipon-ashi Dachi
(Sagi-ashi Dachi,
Turo -ashi Dachi)
Hanka bakar baten gainean (era ezberdinetan gauzatu daiteke).
Naifanchin-dachi Hankak banandurik sorbalden luzeera eta erdian; hankak okerturik eta oinak paralelo aurrera begira; erpuruak altxaturik daude.
Nigeashi-dachi Oinen arteko distantzia, Zenkutsu-dachin bésala, orpoak Imnea berean daude eta oinetako behatzak 45 gradutan daude. Aurreko hanka luzatuta dago atzekoa flexionaturik.
Kokutsu-dachi Aurreko oina aurreruntz, atzeko oineko orpoaren ondoan; aurreko oina erdi flexionaturik dago eta orpoa pittin bat altxaturik; atzeko hanka oso flexionaturik dago eta bai bere belauna bai oina kanporuntz daude 45 gradutan. Kihon-en, i oinak aurreruntz.
Sanchin-dachi Hankak sorbalden arteko distantzia berean zabaldurik; atzeko oineko behatzak aurreko oineko orpoak baino aurreraxeago; bi oinak barrura begira.
Teiji dachi Aurreko hankeko oina aurrera begira eta atzekoak 90 graduko angulua: aurreko oineko orpoa atzekoarekin elkartzen da.
Renoji-dachi Aurreko hankeko oina aurreruntz eta atzekoak 90 graduko angulua aurreko oineko orpoa atzekoarekin elkartzen da.
Uchi-hachiji-dachi Hankak zabaldurik, oinen arteko distantzia eta sorbalden artekoa bera da. Hauen muturrak barrurantz daude.
Fudo-dachi
(Sochin-dachi)
Koba-dachi eta zenkutsu-dchi-ren arteko posizioa. Hankak flexionaturik eta oinak paralelo eta 45 gradutan aurrera begiratuz gero; atzeko hankeko orpoa aurreko hankeko behatzen ondoan. Soina hanmi-n dago.
Hangetsu-dachi Sanchin-dchi bezalakoa da, baina oinen arteko separazioa zenkutsu-dachi-n bezalakoa da eta atzeko oina aurrera begira dago.
Kiba-dachi Hankak aldendurik eta flexionaturik. Oinen arteko zabalera oinen artekoa gehi erdia da eta paralelo jarrita aurrera begira daude.
Oi-tsuki Aurreratzen den oinaren aldeko ukabilaz emandako kolpe zuzena.
Gyaku-tsuki Aurreratzen den oinaren bestaldeko ukabilaz emandako kolpe zuzena.
Ren-tsuki Oi-tsuki eta gyaku-tsuki (jarraian)
Dan-tsuki Ukabila tente, kolpe zuzena.
Tate-ken-tsuki (Tate-tsuki) Ukabila alderanzturik, kolpe zuzena eta motza.
Gyaku- ken -tsuki (Ura-tsuki) Ukabila alderanzturik, eta behetik gorutz.
Age-tsuki Kolpe zuzena, azken unean mugimendu borobila eginez.
Furi-tsuki (Mawashi-tsuki) Kontrako saihetsean kolpe zuzena; gauzatzeko, soinaren giraz baliatzen da.
Kagi-tsuki Zuzen labainkorra.
Hira-ken- tsuki 4 behatzetako lehenengo hatzezurraz emandako kolpe zuzena, erpurua izan ezik.
Kumade-tsuki Eskuak, atzapar forma hartuta, emandako kolpe zuzena.
Teisho-tsuki (Soko-tsuki) Esku-ahurraren behealdearekin emandako kolpe zuzena.
Nodowa Erpurua eta hatz erakusle artean dagoen esku-aldeaz emandako kolpe zuzena.
Yubi-tsuki Behatzek moko-forma dutela emandako kolpe zuzena.
Kakuto-uchi (Tekubi-uchi) Eskumuturraz egindako erasoa.
Nakadaka-ken Hatz-luzeko bigarren hatzezurraz egindako erasoa.
Ipon-nukite Nukite-erasoa hatz erakuslearekin.
Nihon-nukite Erakusleaz eta hatz-luzeaz egindako nukite-erasoa.
Nuki-te Behatz-puntekin egindako eraso zuzena.
Atama-zuki Buruaz jo.
Morote tsuki Sei-ken zuzena ukabilak paralelo eta altuera berean daudela.
Morote-nidan-tsuki Sei-ken zuzena ukabilak altuera ezberdinetan daudela.
Awase-tsuki Ukabil bat sei-ken eraz kolpe zuzena eta bestea gyaku-ken eraz beste altuera batean (gyaku eran dagoen ukabila aurreratua dagoen hankaren aldean dagoena da).
Hasami-tsuki Artazi eran egindako kolpe zuzena.
Yoko-morote-nidan-tsuki Morote-nidan-tsuki-an bezala, saihets batera erasotuz.
Wa-uchi Zeharkako kolpea, bi ukabilek kentsui eran erasotuz.
Mae-enpi-uchi
(Mae-hizi-ate)
Ukondoaz parera egindako erasoa (ukabilaren behealdea behera begira dagoela).
Yoko-enpi-uchi
(Yoko-hizi-ate)
Ukondoaz saihetsera egindako erasoa. (ukabilaren behealdea behera begira dagoela).
Mawashi-enpi-uchi
(Mawashi-hizi-ate)
Ukondoaz aurrerantz mugimendu borobilaz egindako erasoa. (ukabilaren behealdea behera begira dagoela).
Tate-enpi-uchi
(Tate-hizi-ate)
Ukondoaren goranzko erasoa (ukabilaren behealdea aurpegira begira dagoela).
Yoko-mawashi-enpi -uchi
(Yoko-mawashi-hizi-ate)
Ukondoak saihetsera egindako atzetik aurrerako erasoa. (ukabilaren behealdea beheruntz begira dagoela).
Ushiro-enpi-uchi
(Ushiro-hizi-ate)
Ukondoak egindako aurretik atzerako erasoa, hikite eran egindako mugimenduaren antzekoa (ukabilaren behealdea goruntz begira dagoela). Oharra: Ukondoaz egindako kolpe hau gure eskolan zuzena gisa ulertzen dugun bakarra da.
Ura-ken Ura-ken eraz parera egindako zeharkako kolpea.
Ura-ken-mawashi-uchi Ura-ken eraz horizontalki erasotuz egindako zeharkako kolpea.
Ura-ken-uchi-age Ura-ken eraz behetik gorako zeharkako kolpea.
Tetsui-uchi (Kentsui-uchi) Ukabilaren kanpoaldeaz erasotuz egindako zeharkako kolpea (mailu-ukabila).
Ura-tetsui-uchi (Ura-kentsui-uchi) Ukabilaren barrualdeaz erasotuz egindako zeharkako kolpea (erpuruaren mailua).
Shuto-uchi Eskuaren kanpoaldeko ertzaz egindako zeharkako kolpea.
Haito-uchi Eskuaren barrualdeko ertzaz egindako zeharkakoa.
Keito-uchi Erpuruaren behealdeaz egindako zeharkakoa.
Uchi-haito-uchi Kanpoaldetik barrualdera erasotuz.
Soto-haito-uchi Barrualdetik kanpoaldera erasotuz.
Barate-uchi Esku-ahurraz eta hatzez egindako erasoa.
Haishu-uchi (Ura-barate-uchi) Eskuaren goialdeaz eta hatzez egindako erasoa.
Yubi-uchi (Washide-uchi) Moko forma dutela hatzek era borobilean egindako erasoa.
Soko-Uchi Esku-ahurraren behealdeaz era borobilean egindako erasoa.
Mikasuki-uke Oinzoruaz egindako geldiketa, kanpoaldetik barrualdera.
Mikasuki-gaishi-uke Oinaren ertzaz egindako geldiketa, barrualdetik kanpoaldera.
Fumikiri-uke Oinaren kanpoko ertzaz egindako geldiketa.
Fumikomi-uke Oinzoruaz egindako geldiketa.
Hiza-uke Belaunaz egindako geldiketa.
Uchi-hiza-uke Belaunaz egindako geldiketa, kanpoaldetik barrualdera.
Soto-hiza-uke Belaunaz egindako geldiketa, barrualdetik kanpoaldera.
Nami-gaeshi-uke Bernaz egindako geldiketa.
Kakato-uke Orpoaz egindako geldiketa.
Mae geri-kekomi Oinaren koshiaz parera emandako ostikada sarkaria.
Sokuto-geri-kekomi Oinaren ertzaz parera egindako erasoa.
Yoko-geri kekomi Oinaren ertzaz saihetsera egindako erasoa.
Ushiro-geri-kekomi Orpoaren behealdeaz atzeranzko erasoa.
Mae-tobi-geri Mae-geriz erasoan (jauzian)
Yoko-tobi-geri Oinaren ertzaz saihetsera erasotuz (jauzian)
Mae-ashi-geri-kekomi Hanka aurreratuta parera erasotuz.
Ura keage Mai-keage saihetsera.
Fumikomi Saigedan mailan oinzoruaz egindako erasoa (zapalketa).
Fumikiri Gedan eta sai-gedan mailetan oinaren ertzaz egindako erasoa.
Kin-geri Oinaren koshiaz erasoa parera. Oinaren kolpe-mugimendua barrabilen altueran.
Mae-geri-keage Kolpe-mugimendua egiten duen oinaren koshiaz Erasoa parera.
Mai-keage Hanka luzatuta, erasoa parera aurpegiaren altueran.
Momo-geri Era borobilean eta goitik beherako erasoa Barrualdeko ixterraren altueran.
Sankaku-geri Behetik gora hiruki forman egindako erasoa giltzurrunen altueran.
Mawashi-geri Hankaz eta era borobilean koshiz egin beharreko erasoa (kihon) edo bestela haishuz (deportiboa).
Ushiro-keage Kakatoz atzerako erasoa, honen azpialdeko erdia bakarrik altxatuz.
Ushiro-mawashi-geri Eraso era borobilean eta ohiko giraren norabidearen kontra ashi-no-hura-z erasotuz edo bestela kakatoz.
Ura-mawashi-geri (Giaku-mawashi-geri) Eraso borobila parera eta kontrako aldera ashi-no-hura-z.
Mikashuki-geri Parera eraso borobila kanpoaldetik barrualdera eta bularrezurraren altueran.
Mikashuki-gaishi Erasoa era borobilean barrualdetik kanpoaldera bularrezurraren altueran.
Kakato-geri-otoshi Beherunzko erasoa kakatoz.
Mawashi-tobi-geri Mawashi teknika jauzian.
Ushiro-mawashi-tobi-geri Ushiro-mawashi teknika jauzian.
Sankaku-tobi-geri Sankaku teknika jauzian.
Ashi

Oina

Ashi-kubi

Orkatila

Ashi-no-Koshi

Hatzen behealdea

Haisoku

Oinbularra

Sokuto/ashi-gatana

Oinaren kanpoaldeko ertza

Mikazuki/ashi-no-ura

Oinaren barrualdeko ertza

Kakato

Orpoa

Tsumasaki

Behatzen punta

Hiza

Belauna

Ashi-no-zoko

Oinzorua

Sei-ken Hatz erakuslearen eta luzearen koskoez.
Ura-ken Ukabilaren goialdeaz.
Tetsui (Ken-Tsui) Ukabilaren kanpoaldeaz.
Hiraken Eskuaren 4 hatzen 2. hatzezurrez.
Kumade Eskuaz, hatzapar era hartuta.
Ipon-ken Kosko bakarraz.
Nakadaka-ken Hatz luzearen 2. hatzezurraz.
Shuto Eskuaren kanpoaldekko ertzaz.
Haito Eskuaren barrualdeko ertzaz.
Ipon nukite Hatz bakar baten puntaz.
Nihon nukite Bi hatzen puntaz.
Nuki-te (Yon-Hon) Hatzen puntaz.
Teisho Esku-ahurraren behealdeaz.
Kakuto Eskumuturraren goialdeaz (tolesturik).
Seiruto Eskuaren kanpoaldearen behealdeaz.
Hizi ó Enpi Ukondoaz (eta aldaerak).
Atama (Zuzu-Ki) Buruaren alde batzuez.
Te-kubi Eskumuturraz.
Agete Goialdean geldiketa, hikitetik kopetaren altueraraino besoa altxatuz, urdailaren altueran beste besoarekin gurutzatuz.
Gedan barai Gedan mailan pasaldia barrualdetik kanpoaldera.
Soto-uke Chudan mailan geldiketa besoaren Mai-wan-ez, kanpoaldetik barrualderako mugimenduaz.
Uchi-uke Chudan mailan geldiketa besoaren Gai-wan-ez kanpoaldetik barrualderako mugimenduaz.
Shuto-uke Eskuaren ertzaz geldiketa, goialdetik beheralderako mugimendu borobilez.
Kurite Ukearen besoa heltzea (erpurua eta erakuslearen artean dagoen aldearekin) mugimendu inguratzaileaz.
Kakete Ukearen karategiaren heltzea lehenengo hatzezurrak gako eran tolestatuz.
Sukuite (Sukui-uke) Eskuaren haitoz defentsabehealdetik goralderunzko mugimenduaz.
Urate (Tekubi-kake-uke) Geldiketa inguratzailea eskuaren goialdeaz.
Osaete (Osae-uke) Beherunzko geldiketa esku-ahurrez.
Kakuto-uke (Tekubi-uke) Geldiketa eskumuturrez.
Teisho-uke Esku-ahurraren behealdeaz geldiketa.
Haishu-uke Norabidea aldatzen duen geldiketa eskuaren goialdeaz.
Keito-uke Erpuruaren behealdeaz geldiketa.
Haito-uke Eskuaren haitoz geldiketa.
Seiryuto-uke Beherunzko geldiketa eskuaren kanpoaldearen behealdeaz (shuto).
Kentsui (Tettsui-uke) Beherunzko geldiketa ukabilaren kanpoaldeaz.
Zyuzi-uke Besoak urtarturik geldiketa.
Wa-uke (Kakiwake-uke) Besoak bereizita geldiketa (yodan mailan).
Nagashi-uke Norabidea aldatzen duten geldiketa mota guztiak.
Tate-shuto-uke
(Shuto-gedan-barai)
Eskuaren kanpoaldeaz geldiketa (shuto) era bertikalean.
Soto-sukui-uke Haitoren aldaera kanpoalderuntz babestuz.
Uchi-sukui-uke Haitoren aldaera barrualderuntz babestuz.
Sho-osaete Osae-te-an bezala norabidea aldatzen duen mugimenduaz.
Soto-gedan-kake-uke Kake-uken bezala kanpoalderuntz.
Uchi-gedan-kake-uke Kake-uken bezala barrualderuntz.
Morote-soto-uke Soto-uken bezala, kontrako eskuaren ukabila besoaren barrualdean utziz ukondoaren altueran gutxi gora behera (ukabilaren ahur itxia goruntz begira dago).
Teisho-morote-uke
(Teisho-awashe-uke)
Bi eskuen teishoz batera bikoitza.
Morote-Sukui-uke Bi eskuen bi sukuiez batera.
Sokumen-awase-uke Alde bateko geldiketa bi eskuak batera irekita.
Ryo-sho-tsukami-uke
Geldiketa bikoitza helduz.
Uchi-hizi-uke Ukondoaz geldiketa barrualdera.
Soto-hizi-uke Ukondoaren kanpoaldeko geldiketa gorputza apur bat giratuz.
Uchi-wan-nagashi-uke Norabidea aldatzen duen geldiketa besagainaren goialdeaz barrualdera.
Soto-wan-nagashi-uke Norabidean aldatzen duen geldiketa besagainaren kanpoaldeaz kanpoaldera.
Zen-wan-hineri-uke Geldiketa besagainaren norabide era borobilean.
Zen-wan-deai-uke Geldiketa besagainez sartuz.
Fumikomi-wan-uke Beherunzko geldiketa besagainaz.

Gurekin kontaktatu

Kontaktatu
Kontaktatu