Sei-Shin-Ryuren fundatzailea2018-03-15T13:09:10+00:00

Sei-Shin-Ryu ren fundatzailea

KAZUO KIKUCHI

Kazuo Kikuchi

Kazuo Kikuchi irakaslea Tokion jaio zen 1925ean. Oso gaztetik jarri zuen arreta arte martzialetan eta Aikidon hasi zen Morihei Ueshiba irakaslearekin. Urte bakar batean lortu zuen gerriko beltza. 1940ean gertatu zen hau, berak 15 urte zituela.

Dena dela, Kikuchi irakasleak mota hau Goshin-Yutsu-ren zati bat zelakoan, dinamikoagoa eta bortitzagoa izango zen zerbaiten bila hasi zen. Bere inguruan aurkitu ezinik, eta diru-falta zela eta urrunago joaterik ez zeukanez, “Hari” eta “Siatsu” ikasteari ekin zion (akupuntura eta digitopuntura). Ikasten 2 urte eman ondoren, 1942an erabaki zuen bidaiatzea medikurik ez zeukaten herrietatik bere ezagupenak erabiliz. Honek dirua lortzea ahalbideratu zion beste disziplina batzuk lantzeko: Judo, Ken-do, Zyu-Zitsu, Iai-do, Shuri-ken eta Ko-budo. Hortaz gain”Nihon”unibertsitatea ikasi zuen. Munduko II Gerran boluntario gisa hartu zuen parte (1944-1945). Garai honetan soldadu txinatar batekin harremanetan hasi zen eta honek “Txinar Burruka” ezagutarazi zion.

II Gerra bukatuta, 1946an, Japoniara itzuli zen eta han Kendo eta geroxeago “Karate Ryobu-kan” praktikatu zituen Ryosuke Konishi-rekin -“Yasuhiro” goitizena zuena eta Shindo Sizen Ryu estiloan irakaslea eta honako teknika hauetan aditua: Ju-jitsu, Kendo, karate Kenpo eta kenshi “Yagyu-Ryu”n. Bitartean Zuzenbidea ikasketak bukatzen zituen “Chuo” unibertistatean eta 1953an Zientzia Politika-n lizentziatu zen. Garai honetan Kikuchi irakasleak ez zuen atsedenik izan, bere bizitza egunez ikastea eta gauez Kendo eta Karate praktikatzea baitzen. Garai hartan oso jende gutxik egiten zuen karatea eta beraz beste estilo batzuk ere ikasi ahal izan zituen, tamamia Konishi maisuarekin batera erabiltzen zuten beste irakasleek erakutsiak.

32 urte zituela politika arazoak izan zituen Konishi maisuarekin eta aspalditik buruan zerabilkien ideia gauzatzeko aukera izan zuen eta zuen ezagupen guztia bere planteamenduaren arabera bakar batean bilduta, “Sei-Shin-Ryu karate-Kempo” (1957-7-14) eskola inauguratu zuen. Karatea benetan ezagutzeko eta bere ezaugarriak ahalik eta ondoen ezagutzeko, beste estilo batzuk ere praktikatzearen garrantzia zen Kikuchi maisuaren irizpidetako bat, haien filosofia aztertuz, eta garrantzi handia ematen zitzaion goi-mailako gerrikoek beste estilo batzuk ere ezagutzeari., baita Ko-budo praktika ere. Emakumea Karate munduan sartzearen aldeko jarrera erakutsi zuten lehenatakoa izan zen. beste maisu batzuek nahiko kostata onartu zutena. Halaber, garai hartan nahikoa berria zen urruneko irakaskuntza sistema abian jarri zuen eta 59. urtean 60 egoitza baino gehiago bazituen Japonian bakarrik.

Bere irakasleak:

KONISHI RYOSUKE maisua
KANCHO:SHINDO-SHIZEN-RYU

INAGOKI GOHEI maisua
TATSHI: SHINDO-SHIZEN-RYU

KAMIYAMA TOMISAKU maisua
RENSHI:BUTOKUDEN
MOTOBU-RYU
(MOTOBU maisuaren ikasle zuzena)

SHIMADA Y EGAMI maisuak
SIHAN:SHOTO-KAN-RYU

TAKAHASHI maisua
KANCHO:ITOSUKAI

WATANABE maisua
SIHAN: GOYU-RYU

OTSUKA HIRONORI maisua
WADO-RYUren fundatzailea
(Maisu honekin lagun harremana izan zuen)

MORIHEI UESHIBA maisua
KANCHO: AIKIDOren fundatzailea

Gurekin kontaktatu

Kontaktatu
Kontaktatu